Itsasu, Atekagaitz (Ondoria etxetik 100metrotarat) eta inguruko besta ugariak
Itsasu Lapurdi probintziaren barne den herri ttipi bat da, gasnarekin batera ditaikeen eta euskal pastizen osagai den erreximentako gereziek ezagun bilakatu dutena.
Gerezi besta eta kofradiaren besta, ekaina hastapenean, Besta Berri, Errobiko festibala (Uztaila), Herriko bestak agorrilaren 15etik goiti (euskal dantza, pilota partida, herri kirolak, etabar).
Herriko merkatua ostegun goizetan.
Inguruetan ikusgai, Edmond Rostand-en etxebizitza, Ezpeleta eta biperraren hazkuntza, Españarekiko muga, Donibane Garazi, euskal kosta eta ezponda gaitzak, Miarritze, Donibane Lohitzune ...
Atekagaitz : Leienda batek dio, Roland-ek Orreagako gudukatik ihesi, errekari bazterrez bazter segika, « Durandal » bere ezpatarekin arkaitza zatikatu zuela, bertatik, gaurregun oraindik ikusgai den pasabidea moldatzeko.